Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima Euskara Taldeak, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin batera, Bertsoberriz Altsasun zikloa antolatzen du urtero. Aurten ordea, sekula baino lehenago iritsiko da, herriko festekin batera. Zikloari hasiera emateko, bihar, larunbatean, bertso-poteoa izanen da. Altsasuarrekin batera festa giroan murgiltzeko prest etorriko dira Oskar Estanga eta Ander Fuentes Itturri bertsolariak. Haiekin batera bertsoekin gozatzeko aukera izanen da 12:30etik aurrera, Zumalakarregi plazatik abiatuta. Emanaldia Altsasuko herri mugimenduek eta erakundeek antolatutako Altsasu Bizi egitarauaren baitan kokatzen da. Hiru ekitaldiBertsoendako ez da krisirik. Horrela, Bertsoberriz Altsasun zikloak hiru ekitaldi izanen ditu aurten. Aurreko bi edizioetan ferietan abiatzen zen zikloa, baina antolatzaileek egoki jo dute festetara aurreratzea. Festen ondoren, zikloak segida izanen du. Ohi bezala, bertsozaleak ferietan gozatzeko aukera izanen du. Mahaiaren inguruan izanen da, berriro ere. Bestalde, aurreko bi urteetan bezala, udazken honetan ere puntako bertso saioa izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean. Altsasuko Kima Euskara Taldeak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Altsasun eta, oro har bertsozaletasuna zabaltzeko helburua dute. Hiru ekitaldiekin bertsozaleen gosea asetzea espero dute.