Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Peñek eta Dantzaleku Sakana taldeak larunbatean antolatutako I. Bajadikaren Herri Lasterketan 9 bikote aritu ziren. Neska eta mutilez osatutako bikoteak ziren guztira: Mutilek Altsasuko Foruen plazatik Zumalakarregira joan behar ziren, eta euren bikoek bertan hartu behar zuten erreleboa, atzera ere Foruen plazara joateko. Festen bezperatan jokatutako lasterketa berezi honetan giroa oso polita izan zen, eta Aritz Leoz eta Goizeder Azazeta izan ziren azkarrenak. Haien atzetik sailkatu ziren Juanma Lanz eta Irantzu Gonzalez, eta Ibon Poveda eta Alba Costa hirugarrenak izan ziren. Irabazleek Basomuturren bazkaria jaso zuten sari. KorrikalariakJuanma-Irantzu, Isidro-Aitziber, Borja-Garazi, Barrena-Naroa, Ibon-Alba, David-Bea, Ruben-Leire, Aritz-Goizeder eta Borrega-Saioa