Husnako berdinketa Altsasun

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Iaz Erregional mailatik erretiratu ostean, aurten indarberrituta itzuli da Altsasu taldea erregional mailara. Partida Dantzalekuko lurrezko zelaian jokatu behar izan zen, oraindik ere Dantzalekuko zelai berria bukatzeko lanak ez baitira despeditu. Lehen zatian Altsasu izan zen nagusi zuen, baina bigarrenean Baztanek ere aukerak izan zituen. Bi taldeak husnako berdinketarekin konformatu behar izan ziren. Iruña B da erregional mailako 4. Multzoko liderra, 3 punturekin. Altsasu zortzigarrena da, puntu batekin.