Titin eta Zubieta garaile Altsasun

Guaixe 2010eko irailaren 15a

Burunda pilotalekua kartoletaraino bete zen Aspek antolatutako pilota jaialdi bikainaz gozatzeko. Paregabeko jaialdia antolatu zuen Eibargo enpresak, baina pilotariak ez ziren horrenbeste luzitu. Lehendabiziko partidan Retegi Bik eta Ladis Galarzak Idoate eta Goñi III.a zituzten aurkari. Partida hasi eta berehala Ladis Galarzari takoak askatu zitzaizkion, amorruz beteta ateari kolpea eman zion eta min hartu zuen eskuan. Hortik aurrera gaizki aritu zen, Retegi Bik ezin gutxi egin ahal izan zuen eta Retegi Bik eta Galarzak 22-5 galdu zuten, Idoate eta Goñi eroso aritu baitziren. Eta partida nagusian Titin eta Zubieta Irujo eta Beroiz baino gehiago izan ziren. Ongi aritu ziren Titin eta Zubieta, baina onartu beharra dago ez zela Irujoren egunik onena izan eta Beroizek ahal zuen moduan erantzun ziola egoerari. Gehiago espero zen Iberokoaz. Zubieta ongi aritu zen atzeko koadroetan. Gogoratu Lekeitioko festetatik jokatu gabe zegoela, eskuetatik ukituta despeditu baitzuen orduko lehia. 13-22 gailendu ziren Titin eta Zubieta.