Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, ostegunean, jokatuko dira 41. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako finalak. Jaialdia arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Astelehenean txapelketako finalerdiak jokatu ziren eta buruz burukoan Jaunarena leitzarrak Mendoza errioxarra hartu zuen menpean, 18-10. Jaunarena hasieratik gailendu zen, baina partida erdian 10-8ra gerturatu zitzaion errioxarra. Hortik aurrera agintea hartu eta garaipen sendoa lortu zuen leitzarrak, finalerako txartela eskuratuz. Eta eskuz binaka Yoldi eta Linzoain nafarrek ez zuten aparteko lanik izan Azpiri eta Lopez bizkaitarrak irabazteko. Gehiago espero zen bizkaitarrez, baina nafarrek 10 tantotan utzi zituzten. Aurrean eta atzean dominatu zuten. Gaurko finalakTxapelketako finaletan ondoko lehiak daude jokoan: Banaka: Arrese (Bizkaia) - Jaunarena (Nafarroa)Binaka: Larrañaga-Galarraga (Gipuzkoa) - Yoldi-Linzoain (Nafarroa)Final lehiatu eta ikusgarriak espero dira.