Onenen txanda heldu da Iñigo Aritza ikastola I. Pilota Txapelketan

Guaixe 2010eko irailaren 17a

Azken txanpara heldu da Iñigo Aritza ikastola I. Pilota Txapelketa. Txapelketan pilota eta euskara lotzen saiatu dira Iñigo Aritza ikastolakoak, eta antolaketan Altsasuko Pilotajauku taldearen laguntza izan dute. Ikastolak lau herrietako ikasleak biltzen ditu: Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia, eta hain zuzen, lau herri horietan gauzatu da txapelketa. Sakanako pilotariak aritu dira lehian, hiru kategoriatan: kimuak, gazteak eta helduak. Urdiain, Olazti eta Ziordiko kanporaketak jokatuta, Altsasuk hartuko ditu finalak. Txapelketa Burunda pilotalekuan erabakiko da, irailaren 18an, 22:30etik aurrera. "Asmoa txapelketarekin jarraitzea da eta festen erreferentzia izatea. Urdiaingo kanporaketa Aitziber festetan jokatzea eta Ziordikoa bertako festetan; Olaztikoa euren artean kokatuko genuke. Eta, bukatzeko, finalak Altsasuko festetan izatea" dio ikastolako ordezkari Antxon Ramirez de Aldak. Finalak(larunbatean, 22:30ean Burundan)Kimuak: Armendariz-Gartzia / Martinez-RamirezGazteak: Lopez-Gastaminza / Ansa-LasaHelduak: Senar-Irañeta / Mazkiaran-Alustiza