Udalbiltzarekin bat

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Udalbiltza auzian auzipetua dagoen Joseba Garmendia altsasuarrari babesa adierazi eta Udalbiltza beraren zilegitasuna aldarrikatzeko manifestazioa egin zen domekan. 300 bat pertsonak bat egin zuten Altsasuko Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak deitutako manifestazioarekin.  Udalbiltzaren zilegitasuna azpimarratzearekin batera, auzi-bidea bera salatu zuten. Horrekin batera, "Udalbiltzaren helburu eta lan-ildo horietan aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena" dela nabarmendu zuten.Horretaz gain, hiru indar deitzaileek konpromisoa hartu zuten "edozein arlo instituzionaletan, demokratikoki aukeratutako ordezkariek Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantzatzeko duten eskubidea errespetatzeko". EpaiketaUdako etenaren ostean , astelehenean berrekin zitzaion Espainiako Auzitegi Nazionalean Udalbiltza auziari. Asteazkena bitartean akusazioen eta defentsaren lekukoen deklarazioen txanda izan da. Epaiketa urriaren erdi alderako epaiketa despeditzea espero da. Udalbiltza auzian hogei pertsona daude auzipetuta, horien artean dago Joseba Garmendia Albarracin altsasuarra. Berarendako 15 eta 22 urteko espetxe zigor eskaerak egin dituzte akusazioek. Garmendiak, gainontzeko auzipetuak bezala, fiskaltzaren eta Dignidad y Justiciaren akusazioei egin beharko die aurre. Udalbiltzan egindako lana ETAren zerbitzura egitea leporatzen diete. Espetxe zigorrez gain, Udalbiltza, Udalbiltza Partzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsa legez kanpo uztea eskatzen dute .AtxikimenduakELA, LAB, Zubiondo elkartea, Etorkizuna dantza eskola, Altsasuko Feministak, Tarima Beltza, Inauteri Batzordea, Altsasuko Gazte Independentistak, Altsasuko Gazte Asanblada,  Joakina Zubiria, Gurutze Arregi. Camino Mendiluze Arregi, Feliciano Flores Piriz Josu Rubio Mendiluze, Unai Uhalde Iglesias, Arturo Carreño Parras, Gerardo del Olmo, Josu Unamuno, Javier Unamuno eta Enrike Zelaia.