Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur despedituko dira festak. Hala iaz herri galdeketan onartutakoa errespetatu egin da. Udalak antolatutako festak, beraz, azken dantzaldiarekin despedituko dira. Baina ez guztiz, biharko festa antolatu dutelako herri erakundeek. Peñek eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) larunbatean zerbait egiteko beharra ikusi zuten, "altsasuar guztiek festa egiteko aukera izan zezaten". Izan ere, Altsasutik kanpo lanean ari diren eta Bolonia programarekin dagoeneko unibertsitatean ikasten ari direnek ezin izan dute festez gozatu. Haiekin gogoratuta sustatu dute Altsasu Bizi Eguna, biharko festa eguna. Peñek eta AGAk zuten kezkaren berri beste herri mugimenduekin partekatu zuten eta hala osatu dute egitaraua. Alde horretatik nabarmendu nahi izan dute kolektiboek herriari bizia ematen diotela eta haiek gabe zer gertatuko litzatekeen galdetu dute. Bestalde, argi utzi nahi izan dute tabernek ez dutela ospakizuna bultzatu, nahiz eta haietako batzuek dantzaldia ordaindu. Gastronomia elkarte batzuen laguntza ere nabarmendu dute.>> Irailak 18, larunbata. Altsasu bizi eguna. 12:30ean Herri jaiak eta euskal kultura: hamaiketakoa Zumalakarregi plazan, Akelarre eta Txalaparta tabernek eskainita. Erraldoiak eta buruhandiak, trikitilariak eta bertso poteoa. Tarteka txotx kupela. Komitibaren kalejira herrian barna. Mexikar iraultzaileak: herri-mariatxia herrian barna, Zubi ondo elkartetik abiatuta. Altsasu irriak: haurrendako jokoak. Ur behia. Jokoak eta beste. 13:30ean Plazan mexikar iraultzako kantak. 14:30ean Herri bazkaria, Zubeztiako karpan. 16:30ean 1. jokoa Iortia kultur guneko zabalgunean. 17:30ean Kalejira komitiba guztiekin, Iortiatik plazara. 19:30era arte Komitiben kalejirak herrian barna.20:00etan Bajadika Zumalakarregitik plazara. 21:30ean Herri kalejira, plazatik, Gozo-Gozo taldearekin. 22:00etan Pilota partidak Burunda pilotalekuan. 23:00etan Kontzertuak gaztetxean: Hesian+beste talde bat. 23:55ean Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin.TxupinazoaFrancisco Javier Cerdanek piztu zuen festen hasierako etxajua. Bitartean behetik arrautzak eta pintura bota zizkioten. Baten batek atorran eman zion. UPNk gertaera deitoratu eta kondenatu du.