Asturiaseko eta Altsasuko ahotsak bat eginda

Guaixe 2010eko irailaren 24a

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza Asturiasen izan zen joan zen urtean. Cudilleroko Habanera Topaketan parte hartu zuen, beste zenbait abesbatzekin batera. Topaketa harren antolatzailea Cudilleroko San Pedro abesbatza Altsasun izanen da asteburuan. Asturiastarrek Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzarekin batera, kontzertua eskainiko dute bihar, Iortia kultur gunean. Altsasuko abesbatzak irekiko du emanaldia. Ondoren, lekua eginen diote eguneko protagonistari, San Pedro abesbatzari. Musika emanaldia ixteko, bi abesbatzak elkarrekin igoko dira agertokira. Bi abesbatzek afari ederrarekin amaituko dute musika festa. Cudilleron jasotako harrera paregabea eskertzeko modua izanen da. Abesbatzak kateanUdazkenak abesbatza zikloa ekarriko ditu Altsasura. Biharkoaren ondoren, datorren astean Gasteizko Samaniego abesbatza etorriko da. Zikloak nazioarteko dimentsioa hartuko du Kataluniako Catellterçol abesbatzarekin eta Suitzako Musikhögskolans Kammarkör Pite abesbatzarekin.