Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Encina Extremadurako kultur elkarteak antolatuta, jarduera andana izanen da asteburuan Altsasun. Herriko festak amaitu berri diren honetan, La Encinako kideak ospakizunetarako gogoz geratu dira, antza. Urteroko ohiturari jarraiki, Extremadurako Kultur Astea antolatu dute. Cacereseko Diputazioko presidente Juan Andres Tovarrek emanen dio hasiera kultura festari, pregoiaren irakurketarekin, gaur, 19:00etan. Trasteando taldeak alaituko du hasiera ekitaldia. Ospakizunaren 10. edizioa osasuntsu dator: musika, antzerkia, jan-edana, txapelketak, kirola... Denetarik antolatu dute datorren egunetarako. Erritmo biziak eta poesiaAntzerkiak, dantzak, musikak eta erritmo biziek leku berezia izanen dute Extremadurako Kultur Astean. Esaterako, gaur, 22:30ean, Iortia kultur guneko eszenatokira igoko da La Mona del Húngaro taldea eta Afrikako kondaira eskainiko dute. Seinabu antzezlanean bat egiten dute antzerkiak eta dantzak. Bestalde, bihar, 12:00etan, Brasilgo erritmoak izanen dira protagonistak. Burgoseko Gurus taldeak erritmoz beteriko ikuskizun bizia eskainiko du La Encina kultur elkartean. 19:30etik aurrera, kalez kale zabalduko dituzte Brasilgo erritmoak kalejira eta poteo herrikoian. Literaturak ere lekua izanen du Extremadurako kultura festan. Jose Andres Alvarok Luis Chamizoren poesia errezitaldia eskainiko du.Ohorezko DamakKultur Astearen barruan La Encina elkarteko Ohorezko Damak hautatuko dituzte. Elkarteko kideek eta horien alabek eta ilobek parte hartu dezakete hautaketa prozesuan, haurren (6-15 urte) nahiz helduen (16tik gora) kategorian. Hautaketa prozesua gaur, 18:00etan izanen da, baina interesatuek bertan izan behar dute ordu erdi lehenago.EgitarauaIrailak 24, ostirala17:00etan, Gazpatxo lehiaketa, La Encina kultur gunean.18:00etan, Ohorezko Damen hautaketa.19:00etan, Pregoia, Iortia kultur gunean. Ondoren, Trasteando taldea.22:30ean, Seinabu antzerki eta dantza emanaldia, Iortia kultur gunean. Irailak 25, larunbata. Gazte Eguna10:30ean, Gazte eta helduen arteko futbol partidua, Nettoko parkingean.12:00etan, Los Gurus taldearen emanaldia, La Encina kultur gunean. 14:30ean, Bazkaria La Encina kultur elkartean.17:00etan, Poker eta Ping-pon txapelketaren finalak. Sari banaketak.19:30ean, Kalejira eta poteoa Los Gurus taldearekin.23:00etan, Gaupasa Gure Etxea. Irailak 26, igandean14:30ean, Herri Bazkaria La Encina kultur gunean. Bazkide helduenen omenaldia.17:30ean, Dantzaldia Carisma taldearekin.Irailaren 28an, asteartean19:30ean, Luis Chamizoren poesia errezitaldia, Jose Andres Alvarorekin. La voz de Extremadura.ErakusketaExtremadurako Kultur Astean ohiko dira erakusketak. Aurtengoan, Extremadurako produktuak ezagutu, probatu eta erosteko aukera izanen da. Ordutegia: Irailaren 27tik 30era, Altsasuko Gure Etxea eraikinaren beheko solairuan. Mustutze ekitaldia, 27an, 17:00etan.