Burundako hizkera sakandarren aurrean

Guaixe 2010eko irailaren 27a

Ekainean ikusi zuen argia Sakanako euskara.Burundako euskalkiak liburuak. Koldo Zuazo filologo handia Urdiainen egindako kanpo lanaren emaitza da. Ikasturte amaieran aurkeztu zuen liburua Iruñean. Orain, berriz, liburuak hizpide duen bailaran aurkeztuko du, Burundan. Datorren ostegunean, irailaren 30ean, 19:30an jarri dute hitzordua, Altsasuko Iortia kultur gunean.Euskalkietan adituKoldo Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea euskalkietan aditua da. 1990 ezkero, Euskal Herri osoko leku askotan ibili da, bertako euskalkian eta haien ezaugarriak eta bilakaera ikusten. Burundako hizkera aspaldi ezagutu zuen, baina 2007tik hona Sakanan eta, bereziki, Urdiainen egin dituen egonaldiek eman diote sakontasuna eta zabaltasuna haren ikerketa-lanari.Bilketa lan horren emaitza da Sakanako euskara. Burundako euskalkiak liburua. Euskal Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak datorren ostegunean aurkeztuko du liburua Altsasuko Iortia kultur gunean.