Bixente Mitxelena segalaria Alemanian

Guaixe 2010ko ira. 22a, 00:00

Altsasun bizi den Bixente Mitxelena segalari oiartzuarra Alemanian izan da lehian, bertan jokatutako nazioarteko sega txapelketan parte hartzen. Gogoratu, abuztuan Euskal Herria eta Alemaniaren arteko desafioa jokatu zela hemen (ikus 11 galderak atalean Bixente Mitxelenari egindako elkarrizketa), eta orain euskaldunek Alemaniara bueltatu dute bisita, baina nazioarteko txapelketan aritzeko. Guztira 80 segalari inguru aritu ziren, tartean Mitxelena. Sega handian hamargarrena sailkatu zen, taldekako lehian maila bikaina eman zuen Gabirondorekin eta Agirrezabalarekin taldea osatuz - bigarrenak izan ziren alemaniarren kontra - , eta sega txikian hamaikagarrena izan zen.