Kalabazin arraroak

Guaixe 2010eko irailaren 21a

Baratza hainbat urte bazterrean utzi ondoren, Jose Antonio eta Rodolfo Marquez Perujo anaiak berriro lurra lantzera bueltatu dira. Aitak ikusiko balitu! Arfe enpresak duen enplegu erregulazio espedienteak denbora librea uzten die eta hala bueltatu dira baratzea eramatera. Aurten hasi dira berriro nekazaritzan eta ezustekoa izan dute: forma arraroko kalabazinak ematen dizkie lau landareetako batek. Azal leuna izan beharko luketenak  bikor modukoak sorrarazten ditu.