Iñaki Vazquez I. Zuiako Aizkolari Gazte Sarian

Guaixe 2010eko urriaren 1a

I. Zuiako Aizkolari Gazte Saria jokatuko da igandean Murgian, 12:00etan. Aizkolari gazteak ariko dira bertan, 8 guztira, etorkizunean zeresana emango dutenak. Tartean dago Iñaki Vazquez "Sakana" altsasuarra. Ruben eta Eneko Saralegi, Arkaitz Olano, Aritz Irazabal, Jokin Alkizalete, Eloy Kortxero eta Sakanako Aizkora Eskolan formatutako Arkaitz Jauregi izango ditu arerio. Lehiaketa sistemari dagokionez, enbor batera jokatuko da txapelketa, eta proba baztertzailea izango da.