Extremadura Altsasun

Guaixe 2010eko irailaren 29a

La Encina kultur elkarteak Extremadura zati bat ekarri du asteburuan Altsasura. 10. Extremadurako Kultur Asteak jai giroa zabaldu du Burundako herrian. "Bazkideen erantzuna ederra izan da benetan" esan du elkarteko presidente Jesus Cidonchak. Irekiera ekitaldian, Caceresko Diputazioko presidente Juan Andresek esker on hitzak izan zituen, "Extremaduraren ordezkari paregabeak izateagatik". Bestalde, herriko alkate Unai Hualdek Extremadurako semeen integrazioa eta bi kulturen arteko harreman ona txalotu zuen.Kultura Asteak zenbait lehiaketa ekarri zituen berarekin. Juan Alegre Manso nagusitu zen gazpatxo lehiaketan. Kamisetaren diseinuan, berriz, David Cidoncha gailendu zen. La Encina elkarteak Ohorezko Damak hautatu zituen: helduen kategorian, Aroa Blazquez izan zen hautatua eta haurren artean Cristina Aldeano. Horiek ordezkatuko dute Altsasuko elkartea Herrialdeetako Etxeen Nafarroako Federazioak antolatutako ekitaldietan. Bestalde, elkarteak bazkide helduenak omendu zituen: Elvira Iparragirre eta Laureano Gil olaztiarrak.