Erkudengo Ama lagunartean

Guaixe 2010eko irailaren 29a

Altsasuko Iortia kultur gunean bi abesbatzen bilgune izan zen larunbatean. Bertan izan ziren Cudilleroko San Pedro eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak. Emanaldiak ederki bete zuen Altsasuko kultur gunea.Musika saioaren ondoren, mahaiaren inguruan bildu ziren bi abesbatzak. Afalostean ere kantuan jarraitu zuten musikariek. Horrela agurtu ziren bi herrialdeetako abesbatzak.  Gasteiz bideanJoan zen asteburuan Altsasuko abesbatzak Cudilleroko lagunei harrera egin bazien, asteburu honetan beraiei dagokie bidaian jartzea. Gasteizerako bidean jarriko dira bihar, larunbatean. Bertan, Samaniego abesbatza izanen dute zain. 20:15ean kontzertua eskainiko dute Arabako hiriburuko San Pedro parrokian.