Dekorazioa arte denean

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Altsasuko Iortia kultur gunean ikusgai egon dira Yolanda Arnedoren eskulan tailerrean egindako apaingarriak. Bertatik pasatu direnek 40 bat ikaslek joan zen ikasturtean egindako lanekin gozatzeko aukera izan dute. Koadroak, ispiluak, margotutako teilak, egurrezko kutxak... Denetariko lanak eraman dituzte erakusketa gelara. Tailerrean landu daitekeenaren eredu ederrak dira.Eskulan tailerrak Altsasuko Gazte Asanbladaren argazki erakusketari eginen dio lekua. Altsasuko Gaztetxearen 20 urteko historia gogora ekartzeko aukera ederra da. Altsasuko Iortia gunean egonen dira urriaren 4tik 14ra.