Los del rayo atzera ere agertokira

Guaixe 2010eko urriaren 1a

90. hamarkadako talde mitikoak kontzertua eskainiko du bere sorterrianSakanako eta Euskal Herriko zenbait txokotan bolo-bolo zabaldu du zurrumurrua: hogei urtetako isiltasunaren ondoren, kontzertua eskainiko du Los del Rayo taldeak. Askok berria mesfidati jasoko zuen berria, egia da: bihar, 23:00etatik aurrera, atzera ere agertoki batera igoko da 90. hamarkada hasierako talde mitikoa. Hain zuzen, 20 urte betetzera doan Altsasuko Gaztetxeak izanen du ohorea. Kontzertuak atzera begira jartzeko aukera ederra eskainiko du.Atzera begiraLos del Rayoren urrezko urteak 80 eta 90. hamarkaden artekoak izan ziren. Alonsok, Josek, Leok eta Patxik osatzen zuten taldea. 60. hamarkadan Euskal Herrira emigratu zuten Extremadurako semeak ziren eta leku bat aldarrikatzen zuten gure lurraldean. 1991n etorri zen haien lehen diskoa. Hain zuzen ere, Altsasuko taldeak mustu zuen gerora horren ezagun egin den GOR diskoetxearen katalogoa. "Bordeleko Le Chalet delakoan grabatu genuen, 1991ko udaberrian. Uste dut Drogasek produzitu duen disko bakarra izan zela" ekartzen du gogora Marino Goñik. Laukoteak rock and roll purua zabaldu zuen batean eta bestean. Urteetako ibilbidean jarraitzaile asko izan zituen. Askok gogoan izanen dituzte Los del rayo taldearen zenbait abesti: Los niños guapos no hacen rock and roll, Hijos de extrema-dura, Labios carmin, Se de que vais eta abar. Eztarriak garbitu eta horiek abesteko aukera izanen da larunbatean, Altsasuko Gaztetxean.Kontzertu kateaAltsasuko Gaztetxeak 20 urte betetzen ditu aurten. Gazte Asanbladak goi mailako kontzertua antolatu du datorren astebururako: Vendetta eta La Betty Travan igoko dira gaztetxeko agertokira.Ez da hor amaituko urriko kontzertu katea: ferietako larunbatean kontzertua eskainiko dute Txarraldek eta Argentinako Flema taldeak. Hileko azken asteburuan, berriz, Altsasuko Gaztetxeak nazioarteko dimentsioa hartuko du. Kontzertua eskainiko dute Snuff taldeak (London) eta Drag the river, Austin Colin eta Cory Brananek.www.myspace.com/losdelrayoTaldea abesti ezagunenak gogora ekartzeko aukera polita.