Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko udaleko kultur, gazteria eta kirol zerbitzuek eta Emakumearen Bilguneak ikasturte honetarako antolatutako jarduerak anitzak dira. Izena ematea zabalik egon zen irailaren 23ra arte, baina udalak epea luzatzea erabaki du, jende askok oraindik ez duelako inskripzioa bete. Urriaren 6ra arteHortaz, urriaren 6ra arte eman daiteke izena Altsasuko udalak eskainitako ikastaro eta jardueretan. Horretarako 012 telefonora hots egin beharko da ((astean barna 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 9:30etik 13:30era). Aukera anitzaEskaintza zabala da, ondokoa: 12 urte bitarteko haurrendako: atletismoa, yoseikan budo, gimnasia erritmikoa, saskibaloia, areto futbola, futbol 7, irristaketa, pilota, tenis, taekwondo eta txirrindularitza. Gazteendako: atletismoa, yoseikan budo, gimnasia erritmikoa, saskibaloia, futbola, irristaketa, pilota, tenisa, taekwondoa, txirrindularitza, zure arropa eta osagarriak birzikla itzazu eta psikoballeta. Eta helduendako: Iortiako antzerki tailerra, yoga, hizketaldi literarioak, ehoziri taldea, lentzeria, pentsamendu positiboa eta etxeko konponketak.