Sexu indarkeriaz salatuta

Guaixe 2010eko irailaren 29a

Aurreko asteko asteazkenean Foruzaingoak 36 urteko altsasuar bat atxilotu zuen eta bikotekideari tratu txarrak ematea egotzi zioten. Emakumeak bezperan tratu txarrak jasan zituela adierazi zuen eta uztailean hasi zirela bikotean eztabaidak. Iraindu, mehatxatu eta behin etxetik bota zuela salatu zuen.Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.