Hogei kandela itzaliko ditu gaztetxeak

Guaixe 2010eko urriaren 5a

Gaur 20 urte bete dira gazte talde batek Sokorro-etxea zena okupatu eta gaztetxe bihurtu zuela. Horregatik, Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) Gaztetxearen urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Egitarauko egun handia larunbata izanen da. Egun horretarako Gauak kolorez berpizten, hogei seinale, egunaz zarata bultzatuz leloa aukeratu du AGAk. Haren bidez adierazi nahi dute Txiki Polita kaletik "herriari bizitasuna" eman zaiola, "irudimena landuz".AutogestioaAGAtik adierazi dutenez, "erasoen gainetik, gaztetxean egon diren gazte belaunaldiek beste jendearte eredu bat eraikitzeko asmoa" izan dute. Kontsumo ereduaren aurrean "herrian gune askea sortzen" saiatu dira, "non pertsona da guzti honen motorea eta ez dirua". Hala, urte hauetan AGAtik "prekarietatea, indibidualismoa, zentro komertzialak, kultura desfasea, matxismoa eta berekoikeriari" aurre egin nahi izan diete aurre, AGAk berak  "arauak eta mugak" jarriz. Horretarako "apaltasuna, errespetua, autosufizientzia, elkartasuna, kolektibotasuna" eta beste sustatu dituzte. Haien dinamikak ere AGAk berak dinamizatu ditu "kolektibo eta pertsona mailan handiagoak egiten gara". AGAtik azaldu dutenez hogei urte hauetan "asanblada eta autogestioaren hautua hartu dugu". Larunbatean autogestioaren alde egiteko eskatu du Altsasuko Gazte Asanbladak, "urte hauetan izan dugun ametsa gauzatzen ari dela erakusteko". UrteaAste honetako egitaraua eta hilean zehar etorriko dena, urtean zehar AGAk Hogei seinale, hogei urte kanpainaren barruan kokatzen da. Urte guztian egon da Altsasuko Gazte Asanblada urteurrenaren aitzakian jarduerak antolatzen. EgitarauaLastailak  5, asteartea18:00etan Txupinazoa eta merienda Gaztetxean. Ondoren kalejiraLastailak 6, asteazkena 19:30ean Gazte Asanblada, asteazkenero bezalaLastailak 7, osteguna17:30ean Auzolana GaztetxeanLastailak 9, ostirala 18:00etan Haurrentzako jolasak eta txokolatada plazan23:00etan Ikuskizuna GaztetxeanLastailak 10, larunbata11:00etan Kalderete txapelta. Musika eta kale animazioa14:30en Herri Bazkaria. Ondoren jolasak eta kalejira19:00etan Argazkia23:00etan Kontzertuak Gaztetxean: Vendetta + La Betty Travan