Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste zazpi herrirekin batera Altsasu Udalak Post, Arte Garaikide Mugikorra antolatu du. Haren helburua Nafarroako kalitatezko Arte Garaikideari lekua egitea eta ikusleengana gerturatzea da. Joan zen astean aurkeztu zuten ekimena Burlatan. Ondoren, Zangotza, Baztan, Altsasu, Agoitz, Noain eta Iruñetik pasako da erakusketa. Burundako herriak abenduaren 1etik 18ra hartuko du erakusketa.Gorputza Horixe izanen da lehen edizioaren gaia. Fin de cuerpo: proponemos terapias lanarekin, gai horretan murgildu da Veronica Eguaras, aurtengo protagonista. Nazioarteko artista eta artista taldeek osatuko dute erakusketa. Gorputza eta naturaren arteko harremana; gorputza kontsumo gai bat gisa; gorputza natura eta teknologia uztartzearen emaitza... Gai beraren ikuspegi ezberdinak dira. Artistak argazki, marrazki, dokumental, bideodanza, maniki eta eskulturaz baliatu dira haien mezua zabaltzeko. Erakusketa hutsetik haratago, haur eta helduendako tailerrak eta film dokumentalak ere izanen dira. Krisiaren gainetikEz dira artearendako garai onak. Oztopoen gainetik, Nafarroako zazpi udalek bat egin dute ekimen interesgarria aurrera ateratzeko. Elkarlanean, Arte Garaikideak Nafarroan duen hutsunea gainditzen ahaleginduko dira. Egitasmoak 17.000 euroko aurrekontua du.