Urteetako isiltasunaren ondoren, Altsasuko Los del rayo taldea agertokira igo zen, atzera ere, larunbatean. 90. hamarkada hasierako taldearen kontzertuak ikusmira handia sortu zuen eta leporaino bete zen Altsasuko Gaztetxea. Ez ohiko itxura agi zuen agi zuen eraikinak, ohi baino ikusle helduagoekin. 220 bat zalek 20 urte atzera egin, eta gogora ekarri zituzten gustuko taldearen abestiak. Los del rayoren ostots edo trumoien oihartzunak bi ordu luze iraun zuen, zale guztien gozamenerako. Asteburuan inoiz baino urrutiago iritsiko da Los del rayo taldea. Kontzertua eskainiko dute Formenteran.