Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Kataluniako haizeak ekarriko dizkigu Castellterçoleko abesbatzak. Bi mila biztanle baino ez ditu Bartzelonako Castellterçol herriak, baina kultura taldeak indar handia dute. 1957an sortu zen herriko abesbatza. Mende erdiko historian lau haizetara zabaldu ditu doinu eztiak: besteak beste, Herrialde Katalanetan, Euskal Herrian, Alemanian, Italian eta Frantzian izan dira. Zubia aprobetxatuz, atzera ere, kalera atera nahi izan dute haien kantu zaletasuna. Horrela zenbait kontzertu eskainiko dituzte Nafarroan. Astelehenean, Lizarratik bueltan, Altsasura etorriko dira eta emanaldia eskainiko dute bertan. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak eginen die harrera. Emanaldia ixteko, elkarrekin abestuko dituzte Kataluniako eta Euskal Herriko bi abesti herrikoi, Rossinyol eta Maitia nun zira.