Musikak batzen gaituelako

Guaixe 2010eko urriaren 8a

Down Navarrako kideek osatzen dute Mochila 21 taldeaDown sindromea duten 12 lagunek eta 7 boluntariok osatzen dute Motxila 21 taldea. Musikak batu ditu 19 lagunak. Down sindromea dutenendako nahiz boluntarioendako, musika dibertsioaren, komunikazioaren eta emozioaren sinonimo da. Sentsazio horiek transmitituko dituzte bihar, Altsasun. SorreraDown Nafarroa elkartean sortu zen Motxila 21 taldea. Musika integraziorako bide gisa ikusten dute. Haren ikasketak ez-gaituen komunikazioan eta adierazpenean dituzten onurak azpimarratzen dituzte. Taldearen izenak bi ideia azpimarratzen ditu: motxilak pertsona hauek bizkarrean daramaten zamari egiten dio erreferentzia. Bestalde, 21 kromosomak egiten ditu  Down sindromedunak direnak. Espresatu, dibertitu eta komunikatu nahi duten pertsonak dira. Musika izanen da haien tresna.KontzertuaMotxila 21 taldean protagonismo berezia du perkusioak. Bonbo, tinbal eta kaxek indar handia ematen diote taldeari. Saxo, txindata, baxu, gitarra eta akordeoiek jartzen dute melodia, baita ahotsak ere.  Musikari ezagunen bertsioak egiten ditu Motxila 21 taldeak. Besteak beste, Queen, Herbie Hanbok, Mikel Laboa, Emir Kusturika eta Barricadaren abestiak moldatu ditu Fermin Goñik. Mikel Barrenetxeak zuzenduta, abesti ezagunak gogo eta sentiberatasun bereziarekin interpretatuko dituzte. Ordu bete inguruko emanaldia iragarri dute.Sakandarrak19 kideren artean bi sakandar daude, Dorraoko Aintzane eta Ainhoa Lizarraga ahizpak. Biharko kontzertuaren berri eman zuten BELEIXE irratian. Ikus, 11 galdera.