Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Jorge Altsasu baino gehiago izan zen larunbatean jokatutako lehian. Lehen zatian San Jorgekoak izan ziren jaun eta jabe, Iruñerrikoek 3-0 aurreratzea lortu baitzuten Aitor, Eduardo eta Migelen golei esker. Eta bigarren zatian ere San Jorgek dominatu zuen, Blascok penaltyz beste gol bat sartuz. Erregional mailako laugarren multzoko liderra Amigó taldea da, 10 punturekin. A ltsasu 14.a da, puntu batekin. Claverren mutilei ere iritsi zaie egoerari buelta emateko garaia. Larunbatean Altsasun jokatuko dute, Dantzalekun, sailkapenean 11.a den Lekunberriko Beti Kozkor taldearen kontra.