Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela bi aste Shangain (Txina) egon zen eta han Nafarroako Gobernuak, Foton enpresa eta Inceisa enpresa nafarraren arteko hitzarmena sinatu zuten. Hitzartutakoaren arabera, enpresa txinatarra Inceisak Tafallan dituen pabilioietan autobus elektrikoak eginen lituzke. Nafarroako Gobernuaren asmoa da gero ibilgailu horiek Sunsundeguik karrozatzea. Kontseilariak Sunsundegui “bazkide estrategiko edo laguntzaile†izan daitekeela azaldu zuen. Hori guztia errealitate bihurtu aurretik, ordea, Gobernuak bideragarritasun ikerketa eginen du. Heldu den urteko lehen sei hilabeteetan izanen da. Horretaz gain, autobus txinatarra Europako legedira egokitu beharko da eta horrek urte bat emanen duela aurreikusi dute.  SunsundeguiEnpresa Sodena sozietate publikoaren esku dago. 290 langile ditu eta 284 autobus karrozatuko ditu.