Gazteak, Intxostia puntara

Guaixe 2010eko urriaren 8a

Intxostia punta gazte-gunea musika eskolaren eraikin berean dago, beheko eta lehen solairuetan. Bihartik aurrera 12 eta 30 urte bitarteko gazteendako zabalik egonen da. Mustutzea, beraz, gazteek beraiek eginen dute. Gazte-txokoaBihartik maiatzera arte Intxostia puntan orain arte Gure Etxean eskaini den Gazte-txoko zerbitzua eskainiko da. Aisialdi programa bat da Gazte-txokoa 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoena. Larunbat, domeka eta jai egunetan, 17:00etatik 21:00etara, Intxostia puntan tailerretan parte hartu edo haiek nahi dituzten jarduerak egiteko aukera izanen dute. Gazte-txokoaren martxaz bi begirale arduratuko dira asteburuetan, eta hirugarren bat, astez, materiala eta informazioa kudeatuko ditu.  Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak abendura beste eskaintza batzuk eginen: gozamenez edota hilean behin 19 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako afari tematikoak (sexualitatea, leku publikoak eta teknologia gaiak aurreikusi dituzte).AntolaketaIntxostia punta gazte gunea mustu aurretik lan talde bat guztiari itxura emateko lanean egon da urte eta erdiz. Bospasei gazte, Blanki Torres gazteria teknikaria eta Raul Barrena zinegotzi bildu dira. Programa, ekipamendu erosketa eta bestelakoak landu dituzte, lehenik Udaleko Batzordera eramateko eta bilkurara eramateko. Aurreko ostegunean Altsasuko Udalak zerbitzu berriaren erabilera araudia onartu zuen hasiera batez. Onartutakoaren arabera, 20:00etatik 24:00etara programazio bereziak egiteko aukera egonen da. 30 urte bitarteko gazteendako zerbitzua bada ere, lehen solairuaren erabileran lehentasuna 12 eta 18 bitarteko gazteek izanen dute lehentasuna. Horretaz gain, barne erabilerarako txartela eta ikastaroetan izena emateagatik bost euro ordaintzea proposatzen du araudiak. Hiru hilabetez jendaurrean egonen da eta ekarpenak egiteko aukera izanen da epe horretan. 540 m2 Lehen solairuko espazioa horrela dago banatuta: joko gela (pin pong, futbolina, dardoak, mahaiak), informatika gela (6 ordenagailu), sukaldea, musika gela, ikastaroetarako gelak (ispilu handiekin), bi bulego, biltegia eta komunak. Beheko solairuan: musika taldeek entseatzeko bi gela, erabilera anitzeko gela bat, ezgaituen erabilerarako gela bat, komunak eta tailerra.Ezgaituak gazte guneanGazte-guneko beheko solairuan Sakanako Ezgaituen Elkarteak erabiliko duen gela bat izanen da. Hasiera batean, tele-zentroa hartu behar zuen espazioan ezgaituendako bideratu du Altsasuko Udalak. 44,3 m2 Neurri horrekin lortu nahi da, batetik, ezgaituak integrazioa eta, bestetik, gazteak sentsibilizazioa. Altsasuko Udaletik argi utzi nahi izan dute ez dela elkartearen egoitza izanen. Ezgaituen erabilerarako gunea baizik.Gazteria saila Altsasuko Udaleko gazteria teknikariak bere lantokia Intxostiapuntara aldatuko du. Orain arte Gure Etxea eraikinean eskaini diren Gazte Informazio Gunea eta  Sexu Aholkularitza (azaroaren 2tik aurrera, hileko hil  lehenengo asteartean) gazte-gunean eskainiko dira.