Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eta ospakizunak bukatzeko Gazte Eguna antolatu dute. Extremadurako kultur elkartearen egoitzan 20:00etan dute hitzordua jarrita. Partxis jokoa aitzaki hartuta ginkana handi bat prestatu dute eta hartan etxe erregionaletako federazioan dauden zentro guztiek parte hartuko dute. Zentro bakoitza kolore batez jantziko da (La Encina txuriz), eta hainbat proba gainditu beharko dituzte. Gaualdi ederra pasatzeko osagaiak badituzte: karaokea, mahai jokoak, afaria eta musika besteak beste. AsteaGaur zortzi hasi zen XXII. kultur astea Iruñean. Larunbatean Nafarroako Gobernuak etxeetako ordezkariei harrera egin zien. Domekan, berriz, Trasteando taldeak La Encina ordezkatu zuen Gurutze Plazako institutuan izan zen emanaldian. Atzokoan, berriz, erkidego bakoitzeko jakien dastatzea izan zen.