Ferietan ez da auritz arrazako lehiaketa morfologikorik izanen

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Aurtengo ferietan Auritz arrazako zaldiek ez dute Zelai kalea hartuko. Animali ikusgarri horiek ez dira presente egonen, egoera ekonomikoak Altsasuko Udalari aurrekontua mozketak egitera behartu baitu. Ekonomia krisiak udalaren diru sarreretan eragina izan du eta Altsasuko Udalak bere sail guztietan gastuak %33 murriztu du. Lehiaketa morfologikoa hori ferietako egitarautik ateratzea aurrekontua 12.000 euro txikitzea ekarriko du. Udalak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lehiaketa berriro antolatzea. Potto erreaLehiaketa morfologikoa eginen ez bada ere, Auritz arrazako Hazitzaileen Elkartearen (Ascana) eta Udalaren  arteko harremana ona da. Horren adierazle elkarteak udalari potto bat emanen diola, ferietan erre eta gero haragia pintxotan banatzeko. Ferietako domekan banatuko dira potto erre pintxoak. Haiek ardo baso batekin batera salduko dira. Salmentaz Altsasuko irabazi asmorik gabeko erakunde bat arduratuko da. Lan hori egiten interesa, gutxienez, zazpi elkartek agertu dute. Altsasuko Udala elkartea aukeratzeko zozketa eginen du bihar.