Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 15ean, ostiralean, 22:00etan, Altsasuko Zubiondo elkartean.Altsasuko Kima euskara taldeak antolatuta, hemen da, atzera ere Bertsoberriz Altsasun zikloa. Aurtengoan abiadarekin iritsi da ferietara. Festetan eman zituen lehen urratsak bertso-poteoarekin. Jai giroak jarraipena izanen du ferien bezperan bertso afariarekin. Xabier Silveira eta Unai Iturriaga arduratuko dira giroa berotzeaz. Zubi Ondo elkartean bilduko dira bertsozaleak. Txartelak salgai daude Iortia kultur gunean edo ohiko tabernetan, 20 eurotan. Urriaren 13ko 14:00ak arte egonen dira salgai. BertsoberrizAltsasuko euskara taldeak antolatzen du aipatutako bertso zikloa, Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin. Bi erakundeen helburua da altsasuarren eta, oro har, sakandarren artean bertsozaletasuna zabaltzea. Zikloak bertsolaritzaren hainbat aurpegi eskaintzen ditu: festetako bertso-poteoaren eta bertso-afariaren ondoren, bertso saioa antolatu dute azaroaren 6rako.