Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko ferien bezperan, herriko mikologia elkarteak Mikologia Jardunaldiak antolatzen ditu. Igandera arte, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak izanen dira, ziza erakusketa ederrarekin amaitzeko. Aste betean mikologian janzteko aukera ederra dugu. Gaur emanen diote hasiera jardunaldiei, Txema Usinen hitzaldiarekin. Altsasuko elkartearen fundatzailea mikologiaren historiaz mintzatuko da. Gai orokorrak zehatzago bati eginen dio lekua: bihar, Zierbanako Roberto Fernandez Sasiak egurreko zizak izanen ditu hizpide. Ostiralean, Cristobal Burgosen Los hongos en el Valle de Ayala ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izanen da. Hiru jarduerak Iortia kultur gunean izanen dira, 19:30ean.Mikologia Jardunaldiak ixteko, igandean teoriak praktikari eginen dio lekua: Iortia kultur guneko erakusketa gela era guzietako ziza eta onddoz beteko da.