Ikasleak "jai arrotzen" kontra

Guaixe 2010eko urriaren 13a

Jai egun arrotzei intsumisioa! Hezkuntza sistema nazionalaren bidean, euskal egutegia! Lelo horrekin Ikasle Abertzaleak-ek (IA) asteartean gazteak klasera deitu zituen. Ekimen horrekin ikasle erakundeak adierazi nahi zuen "urriaren 12an, ikasleok ezer ospatzeko ez" zutela adierazi nahi zuten. IAk "jai arrotzen" kontra egin du "estatu inposatzaileak Euskal Herriaren asimilazio estrategiaren baitan daudelako". Ikasle erakundeak herri eskolak antolatu zituen asteartean eta Ameriketako herrien askapen prozesuen historia landu zen haietan. Altsasun, gaztetxeak hartu zuen herri eskola. Ondoren, 40 gaztek udaletxe aurrean kontzentrazioa egin zuten. Ez zuten pankartarik zabaldu, Guardia Zibilaren presentziagatik. Bi identifikatu zituzten, Hitzondo.net-ek azaldu duenez.