Hitzondo.net herri mugimenduaren sareko ataria

Guaixe 2010eko urriaren 13a

www.hitzondo.net, Altsasuko herri web gunea. Hala aurkeztu du bere burua sarean zintzilikatutako web orria. Altsasuko herri mugimendutik sortutako komunikazio egitasmoa da Hitzondo.net. Bere helburua Altsasuko herri mugimenduaren bozgoragailu izatea da. Web-gunean sartzen denak hainbat berri, audio eta bideo opatuko ditu. Herri mugimendu atalean, emakumea, eraldaketa soziala, euskara, gazteria, internazionalismoa, kultura eta jaiak, altsasuarrak, udaletxea eta Euskal Herria atalak opatuko ditu bisitariak. Twitter, Facebook eta hitzondo@gmail.com bidez jar daiteke kudeatzaileekin harremanetan.Web-gunea apirilaren 24an zen aurkeztekoa, ElkarEgin, Altsasuko Herri Jardunaldien barruan. Saio haien helburua izan zen "herritar andana batzea eta ezkerreko ikuspegitik, herri euskaldun eta aurrerakoiarekin helmugaraino nola heltzen garen adostea". Helburu horrekin makina bat gai landu zituzten apirileko azken asteburuan. Komunikazioa izan zen haietako bat. Jardunaldien baitan web gunea aurkezteko asmoa zuten, baina antolakuntzarenak ez ziren arazoengatik ezin izan zen egin. Maiatzean igo zen lehen berria Hitzondo.net-era.