Konposta egiten trebe

Guaixe 2010eko urriaren 12a

Uda aurretik Mankomunitateak etxeko konposta kanpainan sartzea proposatu zigun eta gure erantzuna baiezkoa izan zen. Ikastetxean lau urte daramatzagu konposta egiten. Konpost-ontzia ekarri arte, zabor organikoa bildu ondoren modu tradizionalean aritu izan gara konposta egiten. Sakanako Mankomunitateak ekarririko konpost-ontziari esker prozesua azkarrago egin dezakegu eta bide batez orain arte eginda geneukan konposta aprobetxatu dugu berriaren azpian jarriz. BisitaHilaren 5ean Ingurune Ministeriokoak, Novatek enpresako kideak eta Sakanako Mankomunitateko ordezkariak izan ditugu ikastetxean. Bisitaren helburua konpostaren egoera ikustea izan zen: tenperatura, hezetasun maila eta itxura. Hau ez da izan neurri hauek ziurtatzera etorri diren lehenengo aldia baina oraingoa berezia izan da Naiaraz gain (Sakanako Mankomunitateko ordezkaria) bisitatu gaituzten pertsonen garrantziagatik.Naiara hilero etortzen da ikastetxera eta bertan adin guztietako ikasleekin egiten ditu neurketak. Honela, zehatz-mehatz jakiten dugu nola doan gure konposta. Bisitariei adierazi genien nola biltzen ditugun zaborrak ikasgeletan, jangelan eta sukaldean. Orokorrean, oso bisita interesgarria izan da eta espero dugu hainendako ere horrela izatea. Ekokoras elkarlanaren proiektuari buruz ere mintzatu gara eta arlo horretan frutaren kontsumoa igo egin dela komentatu diegu.Azkenik, gure bisitariek zorionak eman dizkigute eginiko lan eta jarritako ilusioagatik. Horregatik proiektuarekin aurrera jarraituko dugu hobekuntza gehiago sartuz. Gure helburua Nafarroa mailan antolatzen den konpost lehiaketan parte hartzea da eta hori dela eta gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatuko gara.