Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtemugako ospakizunen ajea alde batera utzi eta asteburuan ere kontzertua izanen dute Altsasuko Gaztetxean. Punk gaua izanen dute ferietako larunbatean. Bi talde igoko dira oholtza gainera: Flema argentinarrak eta Txarralde nafarrak. Flema Argentinako punk eszenako talde garrantzitsua da. 1987an sortuak, bederatzi disko baino gehiago argitaratu dituzte. Golpe gogorra jaso zuten 2002an, taldeko abeslari zen Ricky Espinosaren heriotzarekin, baina suspertu eta 2007an eszenatokietara itzuli zen taldea. Mundu mailako bira Altsasura iritsiko da bihar.Agoizko Txarralde taldeak osatuko du musika gaua.