Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleen egutegi mardulean ez da mendi irteerarik ageri urriaren 17an. Urriko 3. asteburua Altsasuko Ferietako Argazki Rallyrako gordetzen dute. Aurten, 25 urte beteko ditu Argazki Rallyak. Kamera eskuan, herriko feriei txispak ateratzeko modu ederra da. Horretara gonbidatzen gaituzte antolatzaileek.ArauakEdonork parte hartu dezake argazki rallyan, beti ere 50 parte hartzaileen muga gainditu gabe. Parte hartzaile bakoitzak bere kamera digitala izanen du eta rallya hasteko orduan memoria-txartelak hutsik egonen dira. Argazkiak JPG formatuan eginen dira, kalitate maximoan.Izena eman ondoren, abian jarriko da Argazki Rallya. Argazkilariek 50 argazki atera behar dituzte bata bestearen atzetik, bakar bat ere borratu gabe. Hiru gai dituzte: Altsasu, feriak eta gai librea. Gai horietako bakoitzeko bi argazki aurkeztu behar dituzte, ateratako 50 argazkietatik aukeratuta. Hautaketa egunean bertan edo etxetik egin daiteke, urriaren 22a baino lehen. Argazkiak 13:00etatik 14:00etara aurkeztu behar dira lanak, elkartearen egoitzan. Argazkilaritzan jantzitako pertsonek osatuko dute epaimahaia. Bilduma onenak sarituko ditu.Izen-emateawww.altsasukomendigoizaleak.com orrian edo egunean bertan, 9:00etatik 11:00etara elkartearen egoitzan (Erkuden, 8). Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 5 euro.SariakHelduak1. 200 euro eta trofeoa2. 120 euro eta trofeoa3. 90 euro eta trofeoaArgazki onenak: TrofeoaBazkide onenak: TrofeoaHaurrak1. Trofeoa eta oparia2. Trofeoa eta oparia3. Trofeoa eta opariaErakusketaFerietako Argazki Rallyak 25 urte bete ditu aurten. Urte horietan guztietan ateratako argazkiak onenak ikusgai egonen dira Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Altsasuko ferien historiaren isla dira. Hilaren 30ean 25. edizioko argazkien proiekzioa eginen da eta sariak banatuko dira.OrdutegiaUrriaren 20tik aurrera, asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara eta igandean 18:30etik 20:30era.