Haize Berriak eta Euskal Herriko txistularien alardea elkarlanean

Guaixe 2010eko urriaren 15a

Urriaren 16an, larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro.Sakanako Haize Berriak bandak leku berezia izanen du Altsasuko ferietako egitarauan. Kontzertu alaia eskainiko dute Iortia kultur gunean. Bandarekin batera, agertokira igoko dira Euskal Herriko txistularien elkarteko kideak. Kontzertuaren aurretik, kalejira eskainiko dute bi taldeek. Banda eta txistularien doinu herrikoien laguntzarekin, festa giroan murgilduko dira altsasuarrak eta bisitariak.KontzertuaBiharkoan musikari talde ederra igoko da Iortia kultur guneko agertokira. Batetik, Haize Berriak bandako musikariak daude eta bestetik, Euskal Herriko txistularien elkarteko txistulariak. Burundako txistulariak ere tartean izanen dira. Batzuen eta besteen artean, 70 bat lagun izanen dira eszenatokian.Banda eta txistularien kontzertuaren ardatza musika herrikoia izanen da. Melodia ezagun guztien artean bat nabarmenduko da altsasuarrendako: Altsasuko zortzikoa. Hain zuzen, bihar mustuko dute Juantxo Arraizak txistu eta bandarendako egindako moldaketa. Sakanako melodiak moldatzenAzken urteetan Sakanako Haize Berriak bandak ekarpen nabarmena egin dio musika sormenari. Bandarako zenbait obra enkargatu ditu. Bestalde, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatu du.Sormen lanari bandarako moldatutako obrak gehitu behar zaizkio. Alde horretatik, Sakanako Haize Berriak bandaren jomugan daude Sakanako melodia herrikoiak. Altsasuko zortzikoa izan da horietan lehena, baina gehiago etorriko direla iragarri dute. Buruan dituzte Lakuntzako alkate dantza, Ihabarko ingurutxoa eta Etxarriko dantzakia. Taldea bilketa lanean murgilduta dago.