Denetarako eman dute feriak

Guaixe 2010eko urriaren 18a

Domekako feria egunarekin despeditu ziren asteburuko ospakizunak. Zaldi hazienda, merkatu txikia, artisauen postuak eta beste erakarrita jendea bildu zen domeka goizean. Erosketak egiteaz gain altsasuar eta bisitariek artzain txakurrak antzarekin lanean ikusteko aukera izan zuten. Erkudengo Ama abesbatzak Ascanak emandako potto errea pintxotan saldu zuen. Bestalde, Inauteri Batzordeak txistorra pintxoak, salda eta ardoa saldu zituen. Ateratako dirua ilbeltzean Bulgariako Pernick-eko nazioarteko jaialdira joateko erabiliko dute. Bezperan lasterketa ez lehiakorrak, patata tortilla txapelketa, herri bazkaria, pilota partidak, dantzaldia eta beste izan ziren. Ospakizunei hasiera haurrendako jolasek eta bertso-afari animatu batek eman zieten, ostiralean.