Arfeko langileak soldatengatik kexu

Guaixe 2010eko urriaren 21a

Atzokoan, azokan, ordu bateko kontzentrazioa egin zuten Arfeko langileek. Enpresak ez dizkiela iraileko soldata, extra eta soldata berrikuspena ordaindu salatu nahi izan zuten horrela. "Langile bakoitzeko 4.000 bat euroz hitz egiten ari gara" zehaztu ziguten enpresa batzordetik (UGT 4, ELA 2, LAB 2 eta CCOO 1). Iturri berak azaldu digunez, "zuzendariak behin eta berriz esan digu egun jakin batean kobratuko genuela, baina beti atzeratu egin da eta kobratu gabe segitzen dugu. AzterketaEnpresa batzordeko kideek jakinarazi digutenez, aurreko ostiralean zuzendaritzak langile guztiak bildu zituen. Jakinarazi zuenez, enpresak duen salmenta kopuruari langile kopurua egokitzeko ikerketa egin behar zuen, "langileak soberan dauden edo ez jakiteko. Ez zuen esan inor bota behar zuenik, baina jendea soberan egon zitekeela iradoki zuen". Enpresa batzordearen susmoa da hurrengo pausua kaleratzeak izan daitezkeela. Hori urtarrilean Enplegu Erregulazio Espedientea despeditzean izan zitekeela aurreratu zuen. Zuzeneko eskulanean 115 langile dira eta zeharkakoan 43 bat. Horien espedientea martxoan bukatuko da.Langileek ziurtatu zutenez, gaur egun %90ean ari dira lanean.