Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo aurkeztu zuen Asier Serranok bere azken liburua, Hiri gorritik poema liburua. Nolabait, 1997an argitaratu zuen Bada hiri gorri bat liburuaren jarraipena da. Eibartarraren hirugarren poema liburua da.Castillo Suarezek egin du liburuaren hitzaurrea. Altsasuarraren esanetan, "Hiri gorritik egindako atzera buelta bat da, Bada hiri gorri bat libururako atzera buelta. 70eko hamarkadan jaio ginen poeten girora atzera bueltatzea eta poemak egiteko orduko modura".