Altsasuarrak NAEko udazkeneko festan

Guaixe 2010eko urriaren 21a

Asteburu honetan hasiko da Nafarroako Antzerki Eskolako (NAE) udazkeneko Festa. Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmenari esker, 12 antzerki ikusi ahal izanen dira abendura arte Iruñeko egoitzan.Bederatzi antzerki konpainiak parte hartuko dute aipatu zikloan. Horien artean daude bi sakandarren taldeak.Azaroaren 21ean, agertokira igoko da Madrileko Hedonistas talde banguardista. Bertan izanen da Erkuden de Andres altsasuarra. Bestalde, abenduaren 8an eta 11n Aran Aran taldeak De cómo moría y resucitaba Lázaro, el lazarillo antzezlana eskainiko du, Lazarillo de Tormes antzazlanaren moldaketa. Eva Azpilikueta altsasuarrak, Ion Iraizozek eta Maider Lekunberrik eskainiko dute antzezlana Aristides Vargas eta Charo Francesen zuzendaritzapean. Ekuadorren mustuko dute lana.SarrerakSalgai 12 eurotan. Erreserbak www.laescueladeteatro.com helbidean.