Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak euskal literaturan barna bidaiatzeko gonbitea egiten digu hilero. Urriko azken asteazkenean, hilaren 27an, Ernest Hemingway idazleari egindako elkarrizketa aztertuko da. Hitzordua Altsasuko Gure Etxea eraikineko bigarren pisuan da, 19:00etan. Interesatuek izena eman dezakete Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidiean. Horretarako hilaren 25era arteko epea dago.Testu bazka lagundutako irakurketa egitean datza. Euskarazko testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Denen artean hura irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderez bidez, guztien artean testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen dira. Ez da etxeko lanik eta saio guztiak independenteak dira. Irailean, Testu bazkaren hirugarren edizioari hasiera emateko dozena erdi bat lagun bildu ziren.