Altsasu, azkenean iritsi da garaipena

Guaixe 2010eko urriaren 18a

Arnasa hartu dute Altsasun, larunbatean lehen garaipena lortu baitzuten Iruñean, Lezkairu taldearen kontra. Partida hasi eta berehala, 4. Minutuan, Alvarok Altsasu aurreratu zuen, baina 5 minutu beranduago berdintzea lortu zuen Lezkairuk. Horrela joan ziren atsedenaldira, eta bigarren zatian Altsasuk oso ongi aprobetxatu zituen Lezkairuko defentsak egindako bi akats, Alvaro eta Daviden golen kontura 1-3 aurreratuz. Altsasuk asko borrokatu eta presionatu zuen, eta merezitako garaipena lortu zuen. Universidad de Navarra da Erregional mailako burua, 16 punturekin. Altsasu 13.a da, 4 punturekin. Larunbatean sailkapenean seigarrena den Iruña taldea hartuko dute Dantzalekuko zelai berrian. Ea garaipenaren xendak aurrera jarraitzen duen.