Haur eskolako lanei nola berrekin?

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Baina urtea despeditzear da, eta enpresa kontratatzeko deialdia egin eta hura lanean hasteko urtea despedituta legoke. Horregatik, Altsasuko Udalak azken bilkuran aho batez erabaki zuen Hezkuntza Departamentuari eskatzea elkarrekin haur eskolarako finantziazio plan berria egitea. Hezkuntzak 202.965 euroko diru-laguntza eman dio Altsasuko Udalari. Lanek, ordea, 1,5 milioi euroko aurrekontua dute eta udalak gainontzeko lanetarako finantziazio laguntza mantenduko den jakin nahi du. Arkangoa Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen Arkangoa sektoreko hirigintza garapena atzeratzea. 2005. urtean Zuazu Moneo taldeari alternatibak aurkezteko lana eman zitzaion, baina, orain, udalarekin ados kontratua suntsitzea erabaki dute, plana ez baita martxan jarri. Era berean, Udalak erabaki zuen 2005etik horretarako bideratuta zeuden 64.000 euroei beste erabilera ematea. Gaur egun garapen maila ezberdina dute Altsasuko Zelandi, Otai eta Lezaldeko bizitoki-sektoreak eta Dermauko industria eremuak. Baikolar moduko sektoreak lehentasunezko bihurtu dira denborarekin. Etxebizitza merkatuaren bilakaera eta ingurumen eskaera berriak ikusita, Udalak egoki jo du hurrengo legegintzaldian hirigintza plana berraztertzea, sektore gehiago garatzen hasi aurretik.