Gazteak Intxostiapuntaren jabe

Guaixe 2010eko azaroaren 5a

Dagoeneko erabilgarri badago ere, bihar Intxostiapunta gaztegunearen gazte-mustutzea eginen da. 18:00etatik 22:00ak bitartean gaztegunetik pasatzen diren gazteak aukera zabala izanen dute: larru, masaje, grafitti edo bestelako tailerretan parte hartu ahalko dute. Edo batetik bestera ibili. Horrekin batera, ping-pong eta mahaifutbol txapelketak izanen dira. Bildutako guztiendako 20:30 aldera merienda izanen da. Haren ondoren musika emanaldia izanen da gaztegunean. Altsasuko Udaleko Gaztedia Sailetik 12 eta 30 urte bitarteko altsasuar gazteak gonbidatu dituzte biharko gazte-mustutzean parte hartzera.