Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Nafarroako Saskibaloi Txapelketako azken jardunaldia jokatu zen, eta Altsasu Saskibaloi Klubeko (CBASK) taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- zer egin zuten errepasatuko dugu. GizonakGizonezkoen seniorren 2. maila autonomikoan Altsasuko bi talde ari dira lehian. Emaitzak: Bar La Museria Sanduzelai 55 - CBASK J 45Peña Azagresa 50 - CBASK F 42Sailkapen orokorrean Fonseca B da liderra, 10 punturekin. CBASK F seigarrena da, 7 punturekin eta CBASK J zazpigarrena, zazpi punturekin. Larunbatean Uharte Iruñean jokatuko du CBASK F taldeak, Uharte Iruñearen kontra, 19:00etan. Eta CBASK Jk etxean jokatuko du, Zelandin, 17:00etan, Peña Azagresaren kontra. Gizonezkoen junior mailan, Aranguren taldeari 67-91 irabazi zion CBASK-ek. Liderra da Altsasuko taldea, 5 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du, Altsasuko Zelandin, 17:00etan, Zona Media Oliteren kontra. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasuak 80-49 hartu zuen menpean San Cernin. Liderrak dira altsasuarrak, 8 punturekin. Asteburuan Oncineda A izanen dute arerio, 11:30ean. EmakumeakNesken kadeteen mailan bi talde dauzka Altsasuk. Multzo batean, Toki Ona Bortziriak taldeak 27-50 irabazi zien Clientes CAN Alsasua J taldeko neskei. Burlata B da liderra (6 puntu), eta altsasuarrak hirugarrenak dira (4 puntu). Larunbatean Antsoainen jokatuko dute altsasuarrek, 9:00etan, Gazte Berriak A taldearen kontra. Eta beste multzoan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 43-15 irabazi zion Frijucar Gares taldeari. Multzo honetako liderrak dira altsasuarrak, 6 punturekin. Larunbatean Liceo Monjardin taldea izango dute arerio, 9:15ean.