Naiara Diezek Obenasaren erreakzioa espero du

Guaixe 2010eko azaroaren 10a

Naiara Diez saskibaloilari altsasuarra Union Navarra Basket (UNB) Obenasa Navarra taldean ari da. Iaz Liga Femenina mailara igotzea lortu zuen taldeak, emakumeen saskibaloiko maila altuenera, baina goiko maila horretan gauzak ez doazkie oso ongi. Defentsa sendoa du Nafarroako taldeak, baina erasoan gabeziak. Asteburuan Valentziako Ros Casares talde ahaltsuaren kontra - Europako talde onenetakoa da¬ - 86-41 galdu zuen UNB Obenasak. Cesar Ruperezek entrenatzen duen taldeak ongi agoantatu zuen partidaren lehen zatian, baina nafarren jokoa ongi gelditzen jakin zuten valentziarrek eta garaipen argia lortu zuten. Estatuko Liga Femeninako liderra Ros Caseres taldea da (14 puntu +7), eta UNB Obenasa azkena da, 14.a, (8 puntu -4). Naiara Diezek Nafarroako egunkari batean azaldu duenez, "oraindik badugu erremontatzeko aukera, baina ezin gara lotan geratu". Erasoan ez dutela ongi haztatzen aipatzen du nafarrak, saskiratzeetan ez dabiltzala fin, eta hori hobetu behar dutela. Zaleen babesa eskertzen du eta guztien artean egoerari buelta ematea espero du. Iruindarrek bihar, azaroaren 13an, larunbatean, sailkapenean azkenaurrekoa den Cadi La Seu d´Urgell taldea hartuko dute Taxoareko Arrosadiako kiroldegian, 20:00etan. Puntuen faltan dauden bi taldeen arteko lehia gogorra espero da.