Kobratzeko eskatuz, protestak Arfen

Guaixe 2010eko azaroaren 8a

"Nekatuta gaude. Zuzendaritzak hitza ematen du egun jakin batean soldata ordainduko digula eta hitza behin eta berriro jaten du. Urria eman genion ordaintzen zuen ikusteko, baina ez dugu dirurik jaso". Arfeko enpresa batzordeko kideen hitzak dira (UGTko 4, ELAko 2, LABeko 2 eta CCOOko 1). Horregatik aurreko ostiralean lau orduko lan uztea egin zuten. Gaur eta astelehenean errepikatuko dutena. Beti ere, goizeko txandan. Horretaz gain, soldatak kobratzeko eskaera asteazkeneroko azokan zabalduko dute, 11:00etatik 12:00etara. Hala jarraituko dute zor zaizkien soldatak kobratu arte. Eta langileen ordezkariek gaineratu digutenez, "ez ditugu bestelako neurririk baztertzen". AtzerapenakArfeko enpresa batzordetik jakinarazi digutenez, urriko nomina, udako estra eta KPIren atzerapenak zor zaizkie langileei. Irailean ere arrazoi beragatik protesta egin zuten langileek. Haien ordezkariek nabarmendu dutenez "urte eta erdi daramagu enplegu erregulazio espedientean. Soldatetan 400 eta 500 euroko galera dugu. Jendeak aurreztuta zuenetik tiratu du, baina hori ere bukatzen ari da eta jendea larri dago".Espedientea urtarrilean despedituko da eta ez dakite zer gertatuko den orduan. Hala ere, enpresa batzordeko kideek ziurtatu dute espedientea izan arren uztailetik plantillaren %90 lanean dagoela. "Lana badago baina, antza, dirurik ez".