Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igartexeko 30 langileek protesta horien bidez ekaina, abuztua, iraila eta urriko nominak eta iaz pilatutako hainbanaketa kobratzea eskatzen ari dira. "Enpresak konfiantza eta pazientzia eskatu digu, baina neurri horiekin gu eta gure familiek ez dute ez jaten ez bizitzen. Gure soldatetatik bizi nahi dugu ez ongintzatik".Gauzak horrela, langileek Lan Auzitegira jo dute zor zaiena eskatzeko. Gainera, bost langilek kontratua eteteko eskaera egin dute. Egun hauetan egin diren kontziliazio aktoetan ez da adostasunik izan. Enpresa batzordeak (UGT 2 eta CCOO 1). Enpresaren "menderatze jarrera" salatu du. EspedienteaMaiatzean urte baterako Enplegu Erregulazio Espedientea onartu zen Igartexen, 110 egunetakoa. Oporrak, estrak eta eguneko euro bat gehiagorekin onartu zen espedientea. Iaz lan eskaerek behera egin zuten eta enpresak, bere aldetik diruzaintza arazoak argudiatu zituen. Iaz, esaterako langileek ez zituzten ez estrak ezta mozkinen paga kobratu eta haiek aurten hainbanatuta kobratzea onartu zuten. Langileek hilean bi aste lan egiten dute, plantilla erdibituta. Salbuespena bulegoetako langileak dira.Igartexko langile gehienak emakumeak dira, 50 urteren bueltan daudenak.